Atzera

ZERBIKALGIA KRONIKOKO ERREKUPERAKETA NEUROMUSKULARRA

Lepoaldeko zerbikalgia edo mina hirugarren kontsulta-arrazoia da helduengan. Herrialde industrializatuetako biztanleen %25 eta %30 artean dago gaitz horren prebalentzia. Pazienteen %33k eta %50ek sintoma arinak edo errepikariak izaten dituzte bi hilabete baino gehiagotan, hau da, mina kroniko bihurtzen da.

Min kroniko baten prozesuan, ezinbestekoa da fisiopatologia ulertzea irtenbide onena emateko. Lepoko min kronikoaren kasuan, zerbikal muskuluen egitura aldaketak eta jarduera neuronala frogatu dira, eta horien artean, garrantzitsuena honako hau da; azaleko muskulaturaren jarduera areagotzen da muskulatura sakonaren jarduera gutxitzearekin batera.

Muskulatura sakonak artikulazioaren egonkortasunaz arduratzen da, azaleko muskulaturaren funtzioa berriz, artikulazioari mugikortasuna ematea da. Egonkortasun egokirik gabe, mugikortasuna ez da modu hoberenean egiten, eta, beraz, lepoko min kronikoaren patologian, ezinbestekoa da muskulatura sakonaren ebaluazioa eta tratamendua egitea.

MUSKULATURA SAKONAREN BALORAZIOA.

Muskulatura sakonaren ebaluaziorako bai tratamendurako ere, baliozko tresna bat erabiltzeko aukera dugu. Instrumentu honek, muskulatura sakonaren aktibazioa modu bisual eta argi batean lantzeko aukera ematen digu eta PBU izenez da ezaguna, ingelesez dituen akronimoagatik (pressure biofeedback unit)

Post hau egiteko aztertu diren hainbat metaanalisi eta berrikuspen sistematikoen ondorioa honako hau da: “PBU-a instrumentu eraginkorra da zerbikalgia kroniko baten patologian, bai miñaren intentsitatea bai ezintasuna hobetzeko.

PBU-ak, inongo kontraindikaziorik ez duen tresna bat da, eta oso emaitza onak eman ditzake min kronikoa duten paziente mota guztiei.