Atzera

UDARAKO OINETAKOEN KALTEAK

Beroaren etorrerarekin zapatillak eta botak alde batera uzten ditugu, eta ongietorria ematen diegu txankleta eta sandaliei, askotan oinetan lesio ezberdinak sortuz: orkatilak bihurtu, oin azpiko faszitisa, tendionopatiak, metatarsalgiak…eta baita beste lesio motak ere, adibidez, belaunean edo bizkarrean, ibiltzeko modua aldatu egiten baitugu.

Lesio hauen jatorria oinetako desegokien aukeraketa izaten da. Batzuetan zola oso laua izaten da, gorputzaren pisuaren banaketa desegokia lortuz, edota oina ondo eusten ez duten sandaliak erosten ditugu, eta horrela giharrek ez dute modu onenean lan egiten.

Udaran zehar, pertsona dexente etortzen dira gure kontsultara arazo hauekin, non hauek tresna ezberdinekin tratatzen ditugu, eskuzko terapia, estiramenduak, termoterapia, talka uhinak, ariketa aktiboak….

Arazo hauek sahiesteko, oinetako egoki baten aukera gomendatzen dugu, zola oso laua eta fina ez izatea kontutan haurtuz, eta ahal bada taloi aldean altuera txiki bat izatea, giharrek lan hori egin ez dezaten.