Atzera

NOIZ JOAN FISIOTERAPEUTARENGANA?

Gaur egun pertsona gehienek ordu asko pasatzen ditugu postura berean, bai lanagatik, bai ikasketengatik eta baita aisialdian ere.

Postura hauek hartzearen arduradura duten muskulu hauek moztea eta gogortzea eragiten dute eta ondorioz, artikulazioen konpresioa eta deformazio morfologikoa. Kondizio hauetan artikulazioek mekanika txarra dute.

Artikulazioen mekanika egokiena ez denean lesioa, desgastea eta muskulu, ligamendu / lotailu, disko eta artikulazioetako minaren agerpena eragiten ditu. Mina saihesteko gure gorputzak jarrera antialgikoak hartzen ditu, eta hauek epe ertain-luzean, lesio berrien agerrera eragingo du.

Horregatik, fisioterapeutarengana joateko momenturik egokiena ez da mina azaltzen denean, baizik eta sorbalda kargatuak nabaritzen ditugunean, motxila astun bat gainean eramango bagenu bezala, denbora luzean eserita edo makurturik egon ondoren jaikitzen hasten garenean pisu handi bat jaso beharko bagenu bezala sentitzen garenean, besoetan edo hanketan nekea somatzen dugunean eta deskantsatu ondoren pasatzen ez denean edo zirkunstantziengatik erritmoa ezin baduzu jaitsi(pertsonaren bat zure kargu, kirol denboraldia dela eta, lan kargagatik … ).

Fisioterapeutek muskulatura estatikoaren tonuaren normalizazioari laguntzen dioten metodoak ditugu, muskuluen laburtzea saihestu eta artikulazioen konpresioa ekiditeko eta horrela mekanika hobe ezina lortuz, gure gorputza prestatua egon dadin bizi erritmo honetan bizitzeak dituen eskariei aurre egiteko eta ondoez etapak, mina eta ezintasuna pasa beharrik ez izateko.

Fisioterapeutarengana aldian behingo bisitek urte guztiko ongizateari laguntzen diote eta lesioen prebentzioan lagunduko digu.