Atzera

MINA ETA KALTEA, EZ DIRA GAUZA BERA

Mina esperientzia sentsorial eta emozional desatsegina da eta nerbio sistema zentrala duten izaki bizi denek sentitu dezakete.

Mina ez dago beti ehunen kalteari lotua. Minaren jatorria eta gestioa burmuinean daudenez, batzuetan “nahastu” egiten da eta arriskua ikusten du ez dagoen tokian.

Min zorrotza gure burmuinak arriskutsua dela uste duen estimulu bati emandako erantzuna da. Estimulu horiek kaltea edo lesioa sortzeko adinako energía izan behar dute eta mekanikoak, kimikoak, biologikoak edo termikoak izanik, ehunen suntsitzea eragiten dute eta zelulak hiltzera eraman ditzakete (nekrosia). Ehunaren integritateari eraginez, organismoek, inmunitate eta nerbio sistemen bidez estimulu hori detektatuko du eta egoera hori konponduko duen inflamazioa jarriko du martxan. Erantzun horren parte da min zorrotza, experientzia destsegina denez, pertsonari ehuna arriksuan dagoela adieraziko dio eta ondorioz babesteko jarrera hartuko du. Kasu hauetan mina ona da, onuragarria eta bebeslea.

Min kronikoa ezberdina da, batzuetan kaltea edo lesioa sendatu ondoren ere iraun dezake edo min bat ager liteke lesiorik egon gabe. Kasu hauetan minaren jatorria biltzen hasi ohi gara eta mugimendua murrizten dugu.

Ez du tesan nahi mina psikologikoa denik, pertsonakmina sentitzen du eta bere egonezina benetakoa da, arazoa da arriskua, ez dagoen lekuan somatzen duela burmuinak eta alarmak pizten zaizkiola.

Neurozientzia eta minaren fisiopatologiako hainbat ikerketek argi erakusten dute burmuinaren reedukazioaren garrantzia min kronikoaren gestioan:pertsona horien sinesmenak, ohiturak, emozioak eta jokerak aldatu behar dira profesionalen ardurapean, hipersentsibilizazio zentralarekin erlazionaturuko trauma gainditzeko.

Osasun laguntza interdisziplinarra izango litzateke egokiena min kronikoaren arazoari aurre egiteko.

Salbuespenak badaude ere, deskantsua gomendatzeak ez du beti mina gutxitzen lagunduko, aktibitate fisikoak ehunetan aldaketa osasuntsuak eragiten dituzte.