Atzera

LESIOAK SURFEAN

Kirol guztiek dituzte bere lesioak eta surfing-a, bodyboard-a edo eta SUP-a ez dira hauetatik libratzen. Gehien ematen diren patologiak sorbaldakoak, lumbarrak eta zerbikalak dira, aipatutako ordenean. Gaurko sarrera hontan, sorbaldeko lesioetan barneratuko gara.

Tablen edo eta olatuen kolpeetatik aparte, hiru dira sorbaldeko lesio hauen arrazoiak.

Teknika okerra: Arraun egitearen biomekanika arazoa bada, honen karga edo eta molestiak tratatu daitezke, baino gestua zuzentzen ez bada, arazoa behin eta berriz agertuko da denborarekin. Kasu hontan, fisioterapeutak agindutako ariektak jarraitu, teknifikazio zentro batean landu eta surf irakasleak dioen aginduei kasu egin arazoa berriro agertu ez dadin.

Artikulazioaren posizio okerra: Gaur egungo bizimoduak (mugikorra, ordenagailuak, mahai lanak….) arrunta da sorbaldak aurreratutak posizio batean izatea. Honek muskulu eta tendoien mugimenduan zer ikusi zuzena du, lehenengoen inflamazioa edo eta bigarrenen kontraktura moduan. Kasu hontan fisioterapeuten lana beharrezkoa izango da sorbalda berfe lekura bueltatzeko, alde batetik muskulu batzuk lasaitzen eta beste batzuk ariketekin indartzen.

Gehiegizko ahalegina: Ariketa fisiko hortara, kondizio zailegietan ibiltzen bagera edo bainua luzatzeagatik gure kapaziteateen gainetik bagera, lesioak agertzeko probabilitatea askoz ere handiago izango da. Eta kontu bili, lesioek ez ditugu nahi eta nahiez momentuan nabarituko, hurrengo orduetan edo egunean agertzea badute.

Garrantzi asko duen eta askotan gaizki egiten den zer edo zer, luzaketa eta beroketa dira. Luzaketak ariketa egin ONDOREN egin behar dira, landutako muskulatura lasaitzeko. Gure ariketaren propio diren gestuak eta anplitude handiko mugimenduekin berotuko degu kirolean errendimendu ezin hobe bat lortzeko.