Atzera

LESIOAK KIROLEAN

“Kirol lesioak” kirol diziplina jardueretan edo ariketa fisikoa egitean gertatzen diren gertakariak dira. Batzuek ustekabean gertatzen dira. Besteak prestakuntza txarraren ondorioz edo entrenamendurako ekipamendua gaizki  erabiltzeagatik. Pertsona batzuetan  kirola egiteko egoera fisiko ona ez dutelako izaten da. Beste kasu batzuetan,kirola egin aurretik berotze ariketarik egiten ez delako edo ondo egiten ez direlako izaten dira lesioak.

Kirol lesio ohikoenak hauek dira: ligamendu hausturak edo esgintzeak, muskuluen eta tendoien zaintiratuak, belaunetako lesioak, muskuluren baten inflamazioa, hezurren batean mina (askotan tibia), hezurren hausturak edo dislokazioak.

Lesio bat sendatzeko bidean, orbain bat sortzen da zauritutako ehunean. Denborarekin, orbain hori uzkurtu egiten da. Hau gertatzen denean, min hartutako ingurua zurrunagoa bihurtzen da. Momentu hau da berriz ere leku berean min hartzeko arrisku gehien duena.

Errekuperazio funtzionala tratamenduaren zati garrantzitsua da. Fisioterapiaren bidez kirol lesio batean ehuna  hobetzen eta sintomak arintzen saiatzen gera, errekuperaziorako helburuak ezarriz. Edozein lesiotan agertzen den minaren abordaia ere egingo da krioterapia, drainatze linfatikoa eskuz, mina gutxitzeko bideratutako elektroterapiaren … bidez.

Hasierako min zorrotza arintzean, errekuperazioarekin jarraitu behar da. Lesioak kaltetutako ezaugarriak berreskuratzea izango da hurrengo pausua, artikulazio eta muskulu talde bakoitzari dagozkion ariketa espezifikoak eginez eta koordinazioa, oreka eta propiozepzioa landuz. Pixkana zailtasuna eta lanaren intentsitatea handituz kirolaren praktikara itzuli ahal izateko, izan kirolari profesionala edo ez.

Lesioaren eboluzioa zainduko da. Helburu berriak ezarriko dira: malgutasuna irabazi pixkanaka luzaketen bidez, indarra irabazi ariketa espezifikoekin edo eta elektroterapiarekin, inflamaziorik agertzen den adi egon eta kontrolatu krioterapiarekin edo eta diatermiarekin ( INDIBA®, minaren kontrolean ere lagungarria). Momentu hau egokia da baita kirol keinuaren zuzenketak egiteko, mugimenduan parte hartzen duten artikulazioei egonkortasuna emanez eta muskulu talde arduradunak berreziz, mugimenduak egonkorragoak eta harmonikoagoak izan daitezen eta beste gorputz atal batean konpentsazioak sor ez daitezen denborarekin molestiak sortuz. Pilates metodoa oso osagarri egokia da prebentziorako eta kirol aktibitatea hobetzeko eta gero eta kirolari gehiagok erabiltzen dute.

Aktibitate hauek errehabilitazioan adituak diren profesionalei kontsulta daitezke, lesio baten errekuperazioan laguntzeaz gain, kirol baten praktika ahalik eta kondiziorik egokienetan egiteko beharrezkoak diren aktibitateak proposatuko dituzte, bai lesioen prebentziorako eta baita kirolaren praktikara bueltatzeko ere.