➤ Atzera
GLUTEOAREN GARRANTZIA ESKUBALOIAN
Eskubaloia kirol oso dinamikoa da eta bere ezaugarri nagusiak dira kontaktua, saltoak eta norabide adaketak. Horregatik, antzeko beste kiroletan bezala, lesioen arriskua handia da, batez ere amateur mailetan.
Oraintsuko ikerketa bazuen arabera, emakumeetan belauneko lotailu gurutzatuen lesio bat gertatzen da bi tenpradero. Talde amateurrak eta profesionalak aztertu eskero, ezberdintasunak nabarmenak dira. Kirolari profesionalak gutxiago lesionatzearen aurrean kausa bakarra aukeratzea ezinezkoa egiten zait, pazienteen ohiko galdera honi erantzutea bezain zaila: zergatik ematen dit min? Gehienetan ez baitago kausa akar eta benetako bat.
Errealitatean, ezberdintasun txiki asko batzetik badator talde amateurrak gehiago lesionatzea. Nik talde txikietan izan dudan experientziagatik ikusi dut prestaketa fisikoa aurre-denboraldiko lehen 2-3 asteetara mugatzen dela. Eta osasunaren ikuspuntutik, iinoiz ez dut ulertu. Logikoa da talde profesionalek dituzten errekurtso denak ez dituztela izango talde amateurrek. Baina indarraren lanketa berdindu daitekeen zerbait da.
Ikerketa bat egin zen liga ingeleseko futbol profesionalean lesioen prebentzioari buruz eta talde bakoitzak nola abordatzen duten. Emaitza argia izan zen. Talde guztietan indarra lantzearen aldeko apostu irmoa egiten dute mediku, fisioterapeuta eta entrenatzaileek.
Horren harira dator blog hau. Izan ere, talde profesionaletako osasun arduradunen eta prestatzaileen artean aski ezaguna den arren, oraindik mezua ez baita talde txikietara ongi iritsi.
Belaunari buruz hitzegiten badugu, kirol honetan emakumeek jasatzen dituzten bereziki lesioak artikulazio honetan. Jokoaren fase ezberdinetan, kontrolik gabeko kargak, zuzeneko golpeak edo plano fisiologikoarekin alineatu gabe dauden mugimenduak jasan ditzake. Horregatik, ikerketari erreferentzia eginez, ikusi da belaunaren eta aldakaren arteko angulua hobetzeko modu ezinhobea dagoela lesioa izateko arriskua duten momento horietarako. Zehaztasun teknikoetan luzatu gabe, ikusi da gluteoen eta batez ere gluteo handiaren indartzea dela gakoa horrelako arazoak dituzten jokalarientzat. Ikerketan aztertutako ariketak eskubaloian egiten diren oso ariketa antzekoak dira: hanka bakarrarekin egindako “sentadilla” saltoa Aurrera eta saltoa aldamenera. Ikusi zen kontrakzio maila handiena lortzen zuten gluteoek hankaren estabilitatea hobeto mantentzen dutela eta horregatik belauna eje fisiologikoekiko hobeto alineatuta. Profesionalen eta amateurren lesioen prebentzioaren arteko ezberdintasun nabarmena izan liteke tenporada guztian zehar ariketa erraz batzuk espezifikoki programatzea: gluteoekin eginiko zubia, hip trust edo “sentadillak”.
Eta amaitzeko, jokalari amateurrei zuzenduko naiz, beste hainbeste kirolarik bezela arazo fisikoak direla eta beraien errendimendu maximoa eman ezinik ibili diren horiei. Animatzen zaituztet mina duzuen gune horretan zentratutako indar ariketak egitera urte guztian. Nire eskubakoi taldean hainbat lesioko temporada batetik, temporada bikain batera pasa ginen, kategoria igoera eta guzti, indarraren lanketari esker.
Batzuetan alda daitezke gauzak egiteko moduak.