➤ Atzera
ERGONOMIA
Medikuntzaren aurrerapenei eta baldintza higienikoiei esker 83,15 urteko bizi itxaropena lortu dugu 2015. urtean (86 urte emakumeentzat, 80,15 urte gizonezkoentzat).
Hala ere, gaur egun bizitza luze horretan bizi-kalitatea hobetzea falta zaigu. Horretarako prebentzioa ezinbestekoa da.
Prebentziorako, fisioterapeutak oso tresna baliotsuak ditugu, horien artean pazienteari gorputzaren eta bere funtzionamenduaren informazioa eman eta hau nola ez kaltetu azaltzea. Hor sartzen da ergonomia.
Ergonomia Espainiako Ergonomiako Elkartearen arabera, eraginkortasuna, segurtasuna eta ongizatea optimizatzeko produktu, sistema eta ingurune artifizialak erabiltzaileen beharretara, mugetara eta ezaugarrietara egokitzeko aplikatutako disziplina anitzeko ezagueren multzoa da.
Ergonomia bizitzako edozein jarduerari eta eremuri aplika dakioke: lanari, kirolari, atsedenaldiari, aisialdiari…
Hori dela eta, hurrengo dosierretan, eguneroko bizitzako egoeretarako kontuan hartu beharreko alderdiak (jarrera, argia, materiala…) azalduko ditugu, lanean bizi-kalitatea eta osasuna zaintzeko.
Laneko bizi kalitatea: osasunari kalte egiten ez dioten lan baldintzak.
Osasuna: ongizate fisiko, mental eta soziala eta ez afekzio edo gaixotasunik eza bakarrik (OME)