Atzera

EMAKUMEAREN ZORU PELBIKOAREN TRATAMENDUA

Zoru pelbikoa pelbisaren behealdea estaltzen duten gihar eta ligamentu multzoa da. Bere funtzio nagusia, maskuria, umetokia, uretra edo uzkia bezalako organo garrantzitsuak eustea da, hauen disfuntziorik egon ez dadin.

Batzuetan, haurdunaldia, adina, edo daramagun bizimodua dela eta, zoru pelbikoan lesio ezberdinak agertu daitezke, gure egunerokoan eragina handia sortuz. Hauek izango lirateke lesio edo kalte arruntenak:

  • Mina
  • Episiotomia edo urratze ondorengo ebakiondoak.
  • Esfortzu ondorengo pixa-galerak.
  • Organo pelbikoen prolapsoak (erorketak).
  • Disfuntzio sexuala.
  • Muskulatura abdominalaren distentzio eta ahultasuna (diastasia).
  • Estriak…

Zoru pelbikoaren barrualdeko elektroterapiak, eskuzko terapiak eta pazienteek egindako ariketa aktibo ezberdinak, lesio horiek hobetzen lagunduko digute. Elektroterapiak baskularizazio eta oxigenazioa asko hobetuko du, baita kolageno eta elastina estimulatu eta musculatura berrorekatu ere.

Hauek dira erabiliko ditugun ariketa aktiboak: Kegelen ariketak, gimnasia hipopresiboa, 5P metodo propiozeptiboa eta Pilateseko ariketak.

Tresna terapeutiko horien konbinazioarekin kasu bakoitzera egokitutako tratamendu integrala egitea lortzen dugu, bizi kalitatea hobetuz.