Atzera

CORE

Core hitzaren esanahia nukleoa edo erdigunea da. Gorputzaren erdigunean, gune abdominalean eta lunbopelbikoan,  dagoen egitura multzoa izendatzeko erabiltzen da.

3 motatako elementuek osatzen dute:

Elementu pasiboak: 

Kontrakziorako gaitasunik gabeko egiturak dira. Hezurrak, artikulazioak, lotailuak, diskoak… Egitura hauenpean daude balantze artikularrak eta mugimendu motak .

Elementu actiboak:

Kontrakziorako gaitasuna duten egiturak dira. Giharrak, tendoiak eta fasziak. Egitura hauenpean dago aktibitate dinamikoa.

Gihar nagusiak honako hauek dira:

  • Transberso abdominala
  • Oblikuoak
  • Diafragma
  • Multifidoak
  • Zoru pelbikoa
  • Kuadrado lunbarra
  • Gluteoak

Elemento  neuromuscularrak:

Elementu pasivo eta actiboetatik informazioa jaso eta oreka lunbopelbikoa mantentzeko beharrezkoak diren zuzenketak egin araziko  dituzte.

Hainbat funtzio ezberdin betetzen ditu:

  1. Organu abdominal eta pelbiarrei eutsi
  2. Gorputza sostengatu
  3. Arnasketa
  4. Postura mantendu  (bertan kokatzen da grabitate zentrua)

Core-aren garrantzia:

Mugimendu gehienak, bai egunerokotasunekoak eta baita kirol keinuetakoak ere, 3 dimentsiotan egiten dira eta horrek 3 planoetan indarra eta balantze artikularra edukitzea eskatzen du.

Aurretik aipaturiko elementuren batean alterazioren bat izateak mugimenduak teknika egokiarekin egiteko behar-beharrezkoa den estabilitatea galtzea dakar. Horrek min hartzeko arriskua handitzen du. Izan ere, gorputzaren erdigunean hasten dira kate zinetiko guntzionalen mugimenduak: Core-ko giharrek beharrezko indarra sortu eta erdigunetik periferiara bideratzen dute aktibitateetan.

Gaur egun, Core-aren lanketa kirolarien prestakuntza fisikoan barneraturik dago, kirol aktibitateetan mugimenduak teknika egokiarekin egiteak errendimenduan eragin zuzena baitu.

Nola landu Core-a?

Core-a lantzeko modu asko daude, hainbat metodo daude deskribaturik.

Pertsona bakoitzak izan ditzakeen beharren arabera  lan pertsonalizatu bat egokitu diozaiokegu. Kontsultaiguzu eta aztertuko dugu zure kasua.