➤ Atzera
BRONKIOLITIA
Arnas aparatuko arnasbide txikienei, bronkoloei, eragiten dien inflamazio gaixotasun bat da. Gehienetan, infekzio biriko baten ondorioa izaten da.
Kausak
Arnas aparatuko arnasbide txikienei, bronkoloei, eragiten dien inflamazio gaixotasun bat da. Gehienetan, infekzio biriko baten ondorioa izaten da.
Bronkiolitiak gehienetan bi urtetik beherako umeei eragiten die, batik bat 3 eta 6 hilabeteko umeei. Ohiko gaixotasuna da eta batzuetan larria. Gehienetan VRS (virus sincicial respiratorio) izaten da arduraduna.
Birusa kutsatzeko modurik ohikoena gaixotasun hau duen pertsonaren baten mukiekin edo listuarekin kontaktua zuzena izatea da, eztula egitean edo infektatutako jostailuak edo beste gauza batzuk ukitzean.
Ume batzuek sintoma gutxi edo txikiagoak izan ditzakete.
Bronkiolitia arnasbide altuetako infekzio arin bat bezala hasten da. Bi edo hiru egun pasatzean, umeak arnas arazo gehiago aurkezten ditu, adibidez arnasa hartzean soinuak eta eztula.
Sintomen artean honakoak daude:
- Azala kolore morekoa oxigeno faltaren ondorioz (zianosia). Presazko tratamendua behar du.
- Arnasa hartzean zailtasunak, arnas falta eta soinuak arnastean
- Eztula
- Nekea
- Sukarra
- Saihets hezurren inguruan muskuluak hondoratzeko haurrak inhalatzean
- Haurtxoaren sudur zuloak zabaltzea arnasa hartzean
- Arnasketa azkarra (taquipnea)
Tratamenduaren helburu nagusiak haurk dira:
- Sintomak gutxitzea, batik bat arnasteko zailtasuna
- Arnas bideetan pilatutako mukiak kentzea, infekzioari eta atelektasiei aurre egitea
- Pazientearen aireztatzea hobetzea eta ondorioz umeak normaltasunez jan eta edatea lortuz (hórrela ospitaleratzea ekidinez oxigenazio egokiari esker)
Esku terapien eta Arnas Fisioterapiaren bidez mukiak kanporatzea lortzen da, bai goiko arnas bideetan eta baita biriketatik ere eta pazienteek bilakaera azkarra eta egokia izango dute.
Etxean ere neurriak hartu bhar dira sintomak gutxitzeko. Umeak nahikoa likido edan beharko ditu, urte batetik beherako umeentzat amaren esnea da egokiena. Umearen atsedenari ere arreta berezia jarri behar zaio. Eta noski, bere inguruan inork erretzea ekidin.
Arnasteko arazoak dituzten umeak ospitaleratu egin daiztezke eta han oxigenoterapia eta bena bidezko hidratazioa aplikatu diezazkiokete.
Zorionez, bronkioliti kasu gehienak arinak dira eta Arnas Fisioterapia egitea nahikoa izaten da. Infekzioa birikoa denez antibiotikoak ez dira erabilgarriak. Batzuetan arnas bideak irekitzeko aeorosol moduan aplikatzen zaie botikaren bat.
Tratamendurik onena ume gehienentzat errekuperatzeko denbora ematea, likido ugari edatea eta Arnas Fisioterapia aplikatzea izaten da. Sudur garbiketak suero fisiologikoarekin eta mukiak ateratzea sudurra irekitzeko. Batzuetan umea etzatean burua pixka bat altuago jartzeak ere lagun dezake arnasketa lana arintzeko.